XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kurutzearen itxura eta modiloiak kontutan hartuta XVI. mendeari dagokiola dirudi.

Santa Elenako kurutzea

Azkarragakoaren antzerakoa, itxuraz apalagoa izan arren, Elorrioko hilerriaren atzekaldean kokatzen da Santa Elenako kurutzea, ohiturak dionez Aramaionatik etorren andabidea-n.

Lehen gorputzaren hexagonoak diametro txikiagodun beste bat mantentzen dau eta hortxe hasten da fustea, leuna, koilarin eta txapel baten amaitzen dalarik.

Hexagonoen edo oktogonoen aurrean, oraingoan danbor kuadratu bat da lau Ebangelisten alegoriakaz, hau da, aingeru, zezena, arranoa eta lehoia.

Txapela bolutetan amaitzen da eta horren gainean aurrekaldean kurutzatuta daukan kurutzea dago.

Aurrerago aitatutakoen alderantziz, atzekaldea utzik dago.

Aurrekoak bezala, fustea eta modiloiak kontuan hartuz XVI. mendekoa izango da.

Urarkako kurutzea

Bere izeneko errebalaren amaieran eta San Agustingo bidearen eta Berrizko errepidearen hasieran kokatuta dago eta lehen aitatutakoak baino sinpleagoa izan arren mende bardinekoa da.

Fuste jonikoa hiru mailatan mantentzen dan basa baten gainean kokatzen da eta bolutadun txapel joniko batez amaitzen da.

Horren gainean, danborra Santa Elenakoaren bezala laukitua eta hemen ere lau Ebangelistak agertzen dira baina oraingoan euren gelatan euren ezaugarriak mahai, uztai edo idaztegietan agertzen diralarik.

Danbor laukitu honen gainean, zeharkatutako bi besodun kurutze sinple bat jasoten da, baina inolako irudi barik.

San Juan, Ganondo eta Anduetxetako kurutzeak

Auzo ezbardinetarantz bide kurutzeak antolatzeko orduan, jakitunen ustez, Urarkakoa eta antzerakoak, Gernikan edo Larrabetzun dagozanak baino sinpleagoak dira.

Beste guztiak legez, XVI. mendeko azken herenekoak ei dira.

San Juanekoan oinarri laukitu baten gainean kubo bat eta txapel toskanoan eta koilarin bikunean amaitutako fuste leuna doa.

Kurutzearen hasiera puntua txapel gainean dagoan lauza mehe bat da, aurrekaldean Kristo kruxifikatua eta atzekaldean Amabirjinea Umea besoetan eta oinetan erdi-ilargi bat daukazalarik.

Ganondokoa bere izeneko errebala eta Zenita eta Araunas bide kurutzean dago, oinarrian oktogono bat dauka eta bere gainean maila zirkular bi.

Fuste leuna koilarin batez amaitzen da eta bere alde bietan zintadun aingeru aurpegi bat errepikatzen daben txapel bategaz koroatzen da.

Kurutzeak berak, oso eskortzatutako kruxifikatu bat baino ez dauka.

Azkenik, Anduetxetakoa Pagatzako portuaren hasieran kokatzen da, Elgetarako bidearen, Angio auzoaren eta Bainu Zaharren bide kurutzean.